XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Desolazioa darion deihadar patetiko hori ateratzen zaio bihotz barrendik.

Nahigabezko garraxi sarkor honek mixeri egoera ezezik, beronen ondorio psikologikoak ere agerrerazten ditu.

Ifernu hari antzematea ez da biziki zaila gertatzen.

Behartsuen bizimodua zein gogorra eta angustiagarria den orduantxe somatu zuen bere haragian.

Poliziak zainduak, gainontzeko errefuxiatuen aldetik gogor erasotuak, inglesekiko harremanik gabe, etxejabeak beti gainean mehatxuka, Marxtarrek egiazko galbarioa jasan zuten bolara hartan, Jennyren hitz adierazkorrak erabiltzeko.

Engelsengan bakarrik aurkitu zuten ordu mingaitz haietan laguntza, sostengua eta babesa.

Engelsek berak idatzi ohi zituen askotan Marxek sinatutako artikuluak, inglesez ozta-ozta moldatzen baitzen.

Erreboluzioa eta kontrarreboluzioa Alemanian izenez ezagunak diren hemeretzi artikuluak, esate baterako.

Zihur egon hadi, nire emaztearen sufrimenak eta neronen ezintasuna ikusten ditudanean, deabruari salduko niokela neure burua.

Marxek, halare, ez zuen etsi, eta eragozpen guztiak gaindituz, aurrera jo zuen bere lanean.

Aurreko urtean Colonian preso hartutako komunisten juizioa 1852ko azaroaren 4ean hasi eta 12an bukatu zen.

Gobernu prusiarraren salaketak gezurtatuz, herri iritzia prozesuaren kontra mugiarazten saiatu zen Marx.

Zazpi akusaturi, hiru eta bost urtetako gartzelaldia ezarri zieten; berauetako bat, Daniels, presondegian harrapatutako tuberkulosiagatik hil zen 153an.

Auzi honi buruz, Coloniako komunisten prozesuari buruzko errebelazioak idatzi zuen Marxek, gobernamenduaren eta poliziaren asmu zitalak salatuz (13) Bampauml;len 1853ko urtarrilean argitara emana, inprimitutako 2.000 aleetatik gehienak Suitzako mugaondoan konfiskatu zituen poliziak urte bereko martxoan.

Handik egun batzutara, Komunisten Ligaren Londreseko Zirkulua bildurik, Elkartea desegitea erabaki zuen Batzarrak, azaroaren 17an.

Ligaren desagerpenak epe bat itxi zuen Marxen militantzi bizitzan, eta berri bati hasiera eman.

Frakaso honen ondoren, 1804ean Lehen Internazionalaren sorrerarte itxoin behar izango zuen militantzian buruz behera murgildu ahal izateko.

1853: Europako bazter guztietan kontrarreboluzioa nagusi eta gailen.

Frantzian, Louis Napoleon Bonaparte, Napoleon Txiki bihurturik.

Prusia eta Austria atzera erreboluzio bezperako egoerara itzulirik.

Errusian, Nikolas I, beti Tsar izaten jarraiki...

Gau beltza Europako zeru gainean.

Prentsa eta adierazpen askatasunik inon ez, Inglaterran ezik.

Marx, hala eta guztiz ere, berehalako Erreboluzioaren zai!.

Bien bitartean, ekonomi estudioak aldebat utzita, New York Daily Tribunerako artikuluak idazten zituen.

Eginkizun honek lan haundia ematen zion, bere kultura historiko eta politikoa sakondu beharrean aurkitu baitzen.